2020 otsaileko uzta.

Sutondoak.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Amazone, Movistar, Netflix, HBO...

Zenbatek nahi dute gure historia kontatu?

Zenbat film, antzezlan, edo nobela...

Askotan serioski eginak ez badira ere,

Historiak sinesgarritasun urriarekin asmatuak izan arren,

Kalumnia masiboa izan da betidanik lelo nagusia.

Iragarkietan bezala, mezua pasarazteko errepikatzen da eternalki.

Istorio batek ez badu egia baten antza, errepika ezazu ehun aldiz.

Eta aski ez bada, mila aldiz.

Basatiak, atzeratuak, zibilizatzekoak, kristautzekoak,

Burniz eta suz heztekoak garelakoan.

Baina sutondoak salbatu gaitu beti.

Sutondoan, bizipenak eta gertakariak,

Izuak eta ametsak kontatu dira.

Gaztainak eta artoak xurituz,

Hizkuntza bat eta bizitzeko premia bermatu da.

Ikastetxeak antzokiz mozorrotuko ditugu,

Gure bisaiak margotuko ditugu,

Herriko plazetan libertituko gira,

Zubieta eta Ataungo joareak iratzarriko dira,

Segi dezagun elikatzen gure sutondoa.

Etorkizuneko artoak eta gaztainak berotzekoak baitira oraindik.

 

Ximun Manex eta Arantxa.

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                                  !

Uzta