2019 azaroko uzta.

Antzerkia mailu bat da.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Antzerkia mailu bat da. Eta Zaldi Urdina trostan hasten denean, zurrunbilo erraldoi bat hasten da biraka. Eta biraka ari den bitartean, dena eramaten du, hegan, bere inguruan.

Egiak eta gezurrak, gorputzak eta hezurrak.

Demagun beraz antzerkia mailu bat dela, eta antzerki politikoa ez dela inposiblea. Euskal Herrian ez dela ezinezkoa egiaz aritzea; drogaz, gauaz, jaiaz, eta poliziaz. Demagun ere antzerki fisikoa, ia dantzaria, ez dela ezinezko. Artea ia-totala izan daitekeela, eta zinema, musika, hitza eta mugimendua barnebiltzen

dituela. Eta guzti hori haunditzeko, ikerketa-kazetaritza dugula bidelagun: Pepe Rei bera.

Orduan, imagina dezagun eszenatoki bat non 5000 antzezle hilko diren. Non izen-abizenak dituzten seme-alabak, heroinaren biktima eroriko diren. Non Euskal Herriko tabuak hitzegin daitezkeen. Akaso, estrategia baten biktima bakoitza ez ahal da bestea bezain garrantzitsu? Akaso, kasu bakoitzak ez ahal

du beste guztien gainean argia egiten?

Aingeru non dago? Bilaketa baten galdera, eta bilaketa horren denboran, erretratu sozial zabal eta sakona. Benetazkoa. Egiazalea.

Baina, zertan da erretratu soziala? Bertold Bretch-ek zer esan nahi zigun? Euskal ikuslearen gaitasun kritikoa pizten ahal du antzezlan honek? Ikuslea eraldatzen laguntzen ahal du obra honek? Herritar libreak sortzeko bidean, laguntzen ahal du taularatze honek? Antzerki politikoa, gorputzetatik,

ahotsetatik eta buruetatik mailuka ari zaigunean,

bi aukera ditugu: esnatu ala hil.

 

Xabi Strubell, musikaria, poeta eta Zaldi Urdinaren ikuslea

2022 apirileko uzta

-------------------------------------------

2022 martxoko uzta

-------------------------------------------

2022 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2022 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2021 abenduko uzta

-------------------------------------------

2021 azaroko uzta

-------------------------------------------

2021 urriko uzta

-------------------------------------------

2021 udako uzta

-------------------------------------------

2021 ekaineko uzta

-------------------------------------------

2021 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2021 apirileko uzta

-------------------------------------------

2021 martxoko uzta

-------------------------------------------

2021 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2021 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2020 abenduko uzta

-------------------------------------------

2020 azaroko uzta

-------------------------------------------

2020 urriko uzta

-------------------------------------------

2020 iraileko uzta

-------------------------------------------

2020 udako uzta

-------------------------------------------

2020 larrialdiko bigarren uzta

-------------------------------------------

2020 larrialdiko uzta

-------------------------------------------

2020 martxoko uzta

-------------------------------------------

2020 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2020 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2019 abenduko uzta

-------------------------------------------

2019 azaroko uzta

-------------------------------------------

2019 urriko uzta

-------------------------------------------

2019 iraileko uzta

-------------------------------------------

2019 udako uzta

-------------------------------------------

2019 ekaineko uzta

-------------------------------------------

2019 maiatzeko uzta

-------------------------------------------

2019 apirileko uzta

-------------------------------------------

2019 martxoko uzta

-------------------------------------------

2019 otsaileko uzta

-------------------------------------------

2019 urtarrileko uzta

-------------------------------------------

2018 abenduko uzta

-------------------------------------------

2018 azaroko uzta

-------------------------------------------

2018 urriko uzta

-------------------------------------------

KONTAKTUA: info@axut.eus    //    Ximun Fuchs: 0033 678 19 23 97    //    Manex Fuchs: 0033 631 10 21 28                                                                          !

Uzta